Euskal Herriko III. Bocce Txapelketa hasi da
Aurreko larunbatean, urtarrilaren 31n Euskal Herriko III. Bocce Txapelketako (banan-banan) lehenengo jaurdunaldia jokatu zuten Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkartekoek. 4 jokalarik ahalik eta ondoen botatzen saiatu ziren betiko lekuan, San Inazioko petanka zelaian. Momentuz onena Egoitz da baina otsailean zehar berriro elkartuko dira Euskal Herriko banan-banako txapelketa hau bukatzeko.