Egoitz Campo eta Joseba Zubiaurre 2025eko Euskal Herriko II.Bocce Txapelketako irabazleak binakako modalitatean!
Otsailaren 15ean Beach Tenis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak Euskal Herriko II. Bocce Txapelketa antolatu zuen binakako modalitatean Bilboko San Inazio auzoan. Egun horretan Egoitzek eta Joseba Zubiaurrek txapelketa irabazi zuten finalean Galderri eta Jon Ander Gili irabazi eta gero. Zorionak bioi!